Baiona (Ipar EH)

Baionan, gizaki salerosketa egiteagatik pertsona bat kondenatzea galdegin du prokuradoreak

Baionako auzitegian ostegunean, prokuradoreak 2 urteko kondena gibelapenarekin eta 10.000 euroko isuna galdegin ditu pertsona baten aurka gizaki salerosketa edo tratu humanoa egiteagatik. Biktimak kasik 4 urtez, baldintza duingabeetan lan egin du.

Baionan, gizaki salerosketa egiteagatik pertsona bat kondenatzea galdegin du prokuradoreak
Biktimak, kasik 4 urtez, baldintza duingabeetan lan egin du, ezin pausa egunik hartuz. Prokuradoreak prokuradoreak 2 urteko kondena gibelapenarekin galdegin du enplegatzailearen aurka. EUSKAL IRRATIAK
Lorea Mailharrancin
2026/04/18 09:43

Biktima, Mali herritik etorria, paperik gabe zegoen eta akusatuak Parisetik enplegatu du Miarritzen bizi zen bere 90 urteko aitaren etxeko langilea izateko. Lan kontratuan garbiketa, apairuak eta erosketak egin behar zituen baina zaintza lanak egin ditu ikusiz gizonak osasun arazo larriak zituela.

Kasik 4 urtez, baldintza duingabeetan lan egin du, ezin pausa egunik hartuz, 24 orduz egunean egonez gizonaren osasun arazoengatik 1200 euroko lansari batendako garbi. Gizona eta bere bikoteaz harduratzen zen, kontratuan ez ziren zaintza lanak eginez. Gainera, duintasun gabeko ganbara batean aterperatua zen, 4,8 metro karratukoa eta bere puskak zaku batean ziren. Aferaren larritasuna ikusiz, CFDT, CGT, Solidaires eta LAB sindikatuak parte zibil gisa aurkeztu dira.

Gizaki salerosketagatik kondenatua baldin bada akusatua, langileak bere egoera administratiboa erregularrizatzen ahalko du. Epaia ekainaren 18an emanen dute.

Interesgarri izanen zaizu