Baionan, Konpon Txokok bere salmenta eremua handitu eta espazio berria estreinatu du

Konpon txoko Baionako bigarren eskuko objektuen saltegia handitu dute lehen estaiako biltegian etxeko mubleak, elektronika, argiak eta bulegoko objektuak salduz orain. Horri esker, kafetegi gune bat sortu ahal izan dute.

Baionan, Konpon Txokok bere salmenta eremua handitu eta espazio berria estreinatu du
Konpon Txokoren lehen estaian, etxeko mubleak, elektronika, argiak eta bulegoko objektuak salgai dira orain. EUSKAL IRRATIAK
Lorea Mailharrancin
2026/02/10 15:11

Baionan, Konpon Txoko bigarren eskuko objektuen saltegi solidarioak bere salmenta eremua handitu du. Asteazken honetan espazio berria estreinatu dute kideek. Lokala berrantolatu dute eta lehen biltegi gisa erabiltzen zen gunean etxeko mubleak, elektronika, argiak eta bulegoko objektuak saltzen dituzte orain. Salmenta eremua 300 metro karratutik 370era pasa da.

Berrantolaketa honi esker, bazterrean utziak ziren objektuak agerian ezarri ahal izan dituzte, gehiago saltzeko helburuarekin. Aldi berean, kafetegi gune bat sortu ahal izan dute, beren helburu soziala hobeki betetzeko. Konpon Txokok bi xede nagusi ditu: hondakinak ttipitzea eta ahal gutxi dutenentzat objektuak prezio merkean eskaintzea.

2019an sortu zuten elkartea eta 2023ko irailean eskuratu zuten Baionan saltegia. Geroztik, 2.600 pertsonek jada zerbait erosi dute Konpon Txokon.

Otsailaren 28an, merkealdi egun berezi bat antolatuko dute. Egun horretan objektu eta jantzi guztiak prezio-erdian eta biziki merke proposatuko dituzte.

Interesgarri izanen zaizu