Barkoxe (Xiberoa)

Barkoxeko "Dantzan" günea estrenatü düe

Neskenegünean adin orotako 50 bat jente hüilantü da Barkoxen antolatü hitzordüala. Estrenaldia zela eta goizaldi oso bat antolatü düe, oro dantzaren üngürüan.

Barkoxeko "Dantzan" günea estrenatü düe
Etxahun alkarteko Margitta Queheille Kanpo eta Nicole Erbinartegaray erakusketa günean. XIBEROKO BOTZA
Ximun Üthürralt
2025/03/24 16:07

Goizaldia Aitzindarien dantza mostraka/trebaketa pübliko batekin abiatü da. Ondotik hortara hüilantü haur eta gehitüek galtoen pausatzeko parada üken düe. Jarraian oroek alkarrekin dantzatü düe arrabotüan. Azkenik Dantzan izeneko günea estrenatü düe. Hortan panel ezberdinak ageri dira nun argazki eta Transmisioa, Arropak eta Püntü/ürratsetaz xehetarzün emanik den.

Xedearen lehen parte bat ümen da, dagüna pastoralaren ondotik jinen delarik.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu