Duela 5 urte buztinezko pikorrak egiten dituen enpresa sorturik orain 72 urteko enpresaburuak bost langile ditu eta kopurua bikoiztu behar luke datorren bi urteetan, Frantziarekin lortu kontratu handi bati esker.
Duela bost urte bakarrik abiaturik orain bost langile ditu eta 10etara heldu behar liteke datorren urtean. Buztinez egiten diren pikor edo pikorna zonbaitek beren bolumena hogei aldiz biderkatzen dute, eta horiek erabilirik dira zilo ezberdinen tapatzeko; izan ur, gas, petrolio ala beste zilo motendako.
Frantziako estatuarekin kontratu handi bat izenpetzeak bere lana biderkatuko du. Horretarako langile berri bilatzeaz gain langia berri bat eraiki behar luke mila tonako prentsa bat ezartzeko gisan. Prentsa horren bidez pikor bilakatzen baitu buztina.
Buztinaz gain, kabalendako erabiltzen diren gatz adreilu/bloke delakoen egiteko xedea baluke Barkoxeko enpresaburuak.