Baterak Euskal elkargoaren bilakaera instituzionalari buruzko gogoetara eraman nahi ditu hautetsiak

Euskal elkargoko konposizio berria asteburu honetan ezagutu baino lehen, Batera plataformak hautetsiak gogoetara eraman nahi ditu gaur egungo elkargoa estatus bereziko lurralde bat bilakatzeko. Instituzioak podere gehiago ukanen luke.

Baterak Euskal elkargoaren bilakaera instituzionalari buruzko gogoetara eraman nahi ditu hautetsiak
Batera plataformak gaur egungo Euskal hirigune elkargoa estatus bereziko lurralde bat bilakatzeko gogoeta abiatzea galdegiten du elkargoaren baitan. EUSKAL IRRATIAK
Lorea Mailharrancin
2026/04/08 07:00

Batera plataformak gaur egungo Euskal hirigune elkargoa estatus bereziko lurralde bat bilakatzeko gogoeta abiatzea galdegiten du elkargoaren baitan. Beren iduriko, herri elkargoak eraman behar du eztabaida hori bere bilakaerari buruz.

Baterako kideek azaldu dute estatus bereziko lurralde bat bilakatzen balitz elkargoa, aterako ginateke herrien arteko kooperaziotik eta podere gehiago ukanen luke instituzioak. Gainera, kasu horietan, herritarrek dituzte hautetsiak hautatzen instituzio berrian aritzeko.

Euskal hiriguneko mandatu hastapenetik neurriak hartzea eskatzen dute Baterako kideek. Horretarako, hautetsiei galdegiten dute: Hautetsi bat ofizialki izendatzea gai horren ardura ukanen duena, lan talde bat muntatzea gai horren ikertzeko, baliabideak hortan ezartzea eztabaida horretan (baliabide teknikoak, diru baliabideak eta langileen inplikazioa), eta, azkenik, kabinete bat misionatzea ikerketa juridiko eta teknikoak egiteko.

Batera herri mugimendu bat delako, maiatzaren 9an Itsasuko Sanoki gelan herritar eta eragile guztiak gomitatzen dituzte Baterako biltzar nagusira.

Interesgarri izanen zaizu