Battitta Ducassou itsasuar pilotariak hirugarren aldiz eraman du Munduko Txapelketaren finala

15-7 eta 15-12 nagusitu zaio Luis Sanchez nafartarrari esku huskako finalean Buenos Airesen. Hezetasunagatik, eskuz binaka, xare eta paleta larruzko finalak ostiralera gibelatu dituzte.

Battitta Ducassou itsasuar pilotariak hirugarren aldiz eraman du Munduko Txapelketaren finala
2026ko eskuz banakako podiuma Buenos Airesen. EUSKAL IRRATIAK
Kriztof Arotzarena
2026/10/23 03:36

Hirugarren aldikotz jarraian jantzi du txapela Battitta Ducassouk 2018an Bartzelonan eta 2022an Hazparnen eraman ondotik. Arrunt hunkitua agertu da finaletik landa.


Jakin ondotik hasi dela binaka, euskaldunen arteko finala esku huskan Buenos Airesen. Alde batetik Frantziarentzat lehiatzen diren Larralde eta Iphar ari ziren, eta bestetik Espainiarentzat jokatzen duten Espinal eta Sanchez. Baina 7 eta 3-tan zelarik markagailua nafartarren alde, partida gelditu dute hezetasunagatik. Ondorioz, abantaila horrekin abiatuko dute finala ostiral arratsalde honetan Espinal eta Sanchezek.


Gaueko 8 orenetan zuzenean emanen dugu. Eta ondotik Xareko finala, bi selekzio horien arteko lehia izanen delarik ere.


Beste emaitza batzuk:

TRINKETA


Pilota egokituan, Euskadik irabazi du urrezko medaila Frantziaren kontra.

Frantziaren kontrako finala irabazi du Euskadik trinketean. JULEN ETXEBERRIA

Paleta goma hutsean, Argentina eta Espainiako selekzioetako neskak finalean ariko dira.
Frantziaren alde ari diren euskaldunek Txileren kontra jokatuko dute hirugarren lekua biltzeko.


36 METROKO EZKERPARETAN:


Pala motzean, Euskadik eta Espainiak jokatuko dute finala.

Brontzezko medaila erdiesteko lehiatuko dira Frantzia eta Estatu Batuak.


Paleta larruz, Espainiako eta Argentinako selekzioak finalerako saikatu dira.

Hirugarren lekuarentzat ariko dira Frantzia eta Portugal.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu