(Baxe Nafarroa)

Baxe Nafarroako EHEk eta 115 osasun langilek osasungintzaren euskalduntzea aldarrikatu dute

Ipar Euskal Herriko hainbat osasun langilek Baxe Nafarroako EHEren hitzarmena izenpetu dute, osasun zentroetan lehentasunez euskara erabilia izan dadin, euskaldunak hobeki artatzeko. Aldarrikapen hori botere publikoei helaraziko diete.

Baxe Nafarroako EHEk eta 115 osasun langilek osasungintzaren euskalduntzea aldarrikatu dute
Baxe Nafarroako EHE eta 115 artatzaile osasungintza euskalduntzeko batu dira. DONAPALEUKO OSPITALEA
Xarlot Etxeberri
2026/02/17 11:49

Ipar Euskal Herriko 115 osasun langilek Baxe Nafarroako Euskal Herrian Euskarazek idatzitako hitzarmena izenpetu dute, osasun zentroetan «lehentasunez» euskara erabilia izan dadin. Euskara larrialdian izateagatik, bizitzako arlo guzietan euskaraz aritu ahal izateko dretxoa errespetatzeko galdegiten dute, eta barne, osasungitzan.

Artak errezibitzeko momentuan, usuegi euskaldunak bigarren mailako herritar gisa tratatuak direla salatu dute. Euskal Herrian artak beti edo usu frantsesez eramaten dira, alta ama hizkuntzan, hots euskaraz, artatua izatea anitzez eraginkorragoa den bitartean. Hainbat ikerketak erakusten dute konfiantzazko harreman sendoaren eraikitzen, eta pazienteen sendatzearen hobetzen parte hartzen duela ama hizkuntza baliatzeak testuinguru horretan.

EHE eta artatzaileek nabarmendu dutenez, osasungintza publikoaren betebeharra da, euskaldunak euskaraz artatuak ahal izateko baliabideak ematea, inbertsioak zein lan baldintzak. Aldarrikapen hori botere publikoei eta osasun zentroetako agintariei helaraziko diete heldu diren hilabeteetan. Horrez gain, beste osasun langileei luzatzen die hitzarmena izenpetzeko deia, protestak ahal bezainbat indar eskura dezan.

Interesgarri izanen zaizu