Baxoko azterketak euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatu dute Etxepareko ikasleek

Suprefeturaren aitzinean elkartu dira asteazken arratsalde honetan, baxoa hurbiltzearekin batera, euskaraz ikasten dutenek diskriminatuak izaten segitzen dutela salatzeko

Baxoko azterketak euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatu dute Etxepareko ikasleek
Azterketak euskaraz aldarrikatzen Etxepareko terminaleko ikasleak. EUSKAL IRRATIAK
Ihintza Arrieta
2025/06/04 15:45

Ekaina iritsi da eta horrekin batera baxoko azterketa euskaraz pasatzeko eskubidearen aldarria ere. Urtero bezala, Etxepare lizeoko terminaleko ikasleak mobilizatu dira, urte osoan euskaraz ikasi ondotik azterketak frantsesez egitea diskriminatzailea dela salatzeko.

Asteazken goizean, baxoa euskaraz pasatzearen aldeko ordezkaritza bat bildu da suprefeturako ordezkariekin, eta ariketa berezia eman die egiteko. Idatzizko proba egitea proposatu die gai honen inguruan: “zuzena ote da baxoa euskaraz pasatzea debekatzea?” Ez dute egin, eta 0 nota ezarri diete. Honekin, euskaraz ikasten duten ikasleei azterketak frantsesez egiteak ekartzen dizkien zailtasunak irudikatu nahi izan dute.

Hiru banderolekin elkartu dira asteazken arratsaldean terminaleko 40 bat ikasle suprefetura aitzinean, eta agiri bat irakurri ondoren "azterketak euskaraz" oihuak bota dituzte.

Ekainaren 16an ukanen dute filosofiako azterketa eta 23an ahozko handia.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu