(Xiberoa)

"Behien tuberkulosia detektatzeko azterketak ez dira fidagarriak eta behiak deusentzat hiltzen dira"

Behien tuberkulosi eritasunak eta laborariekin plantan jarri diren protokoloek aitzina jarraikitzen duten artean, laborari elibaten arabera behi hanitx deusentako hiltzen dira, lehen azterketetan positibo elkitzen badira, hil ondotik negatibo.

"Behien tuberkulosia detektatzeko azterketak ez dira fidagarriak eta behiak deusentzat hiltzen dira"
Ezpeizeko behi elibat. XIBEROKO BOTZA
Ximun Üthürralt
2025/09/09 07:18

Asteazkenean Jean-Marie Girier prefeta eragile ezbardinekin juntatüko da laborantxako hainbat arrenküren aipatzeko, izan hur mentsa, otso ala behien tuberkulosia. Azken hilabeteetan hainbat behi eho baitira tuberkulosa zutelakoan eta beste zonbaiter bortülat igaitea debekatü.

Prefetak beste hedabide batetan xiberoko 26 etxalte honkirik zirela erran badu xiberoko hainbat laborariek uste dute ez dela hainbeste hedatürik. Justoki  « collectif tuberculose du 64 » taldekoek dagün asteetan juntatü gei dute eta zenbaki zehatzak bildüko dituzte.

Artean kolektibokoek salatzen dute lehen azterketan positibo elki diren behi hanitx ehoarazi (hilarazi) direla deusentako, ehogiako azterketetan ez beitziren tuberkulosak honkirik agertzen, bena hori behiak hil ondotik.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu