Berantarekin jasoko dute berriz laborariek Europako NPB diru-laguntza

Europako diru-laguntzak berantarekin ukanen dituzte, aurten ere, laborariek. DDTM Lurraldearen eta Itsasoaren Departamendu Zuzendaritzak arazo teknikoak argudiatu ditu.

Berantarekin jasoko dute berriz laborariek Europako NPB diru-laguntza
NPBren diru-laguntzen beranta salatzeko, ELB sindikatuak iaz egin protesta. EUSKAL IRRATIAK
Admin
2024/12/24 13:18

Berri txarra Garaziko Mendi Elkargoko hazleendako. Iaz bezala, DDTM Lurraldearen eta Itsasoaren Departamendu Zuzendaritzak jakinarazi die eremu horretako laborarier, NPB laguntzen beha egon beharko direla aurten ere. Arrazoia da arazo teknikoak ukan dituela DDTMak eta ez dakiela noiz konponduko dituen. Untsalaz, garai honetan, sartu behar den diru laguntza horren arabera kalkulatzen dute urteko aintzikontua laborariek. Egoera hori onartezina dela dio ELB sindikatuak, zailtasun teknikoek egoera prekario hori sor dezaten salatuz.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu