(Lapurdi)

Bere lekua hoberenekin egonkortu nahi du Aviron errugbi taldeak

Zauritu anitz ondorioztatu zituen Paueren aurkako partidak duela bi aste. Eta joan den astean, ezin hobeki iharduki zuten xuri urdinek nagusiturik bonusarekin Clermonten parean. Larunbatean, Bordele-Bègles Europako txapelketaren zelaian ariko dira.

Bere lekua hoberenekin egonkortu nahi du Aviron errugbi taldeak
Baionako errugbilariak trebatze saioan Jean Dauger zelaian. EUSKAL IRRATIAK
Kriztof Arotzarena
2025/10/23 16:56

Iazkoaren ildotik sasoi hastapen ona egiten ari da Baiona Top14 txapelketan. Sailkapenean bigarren lekuan da Paueren gibeletik. Baina larunbat arratsean partida gogorra ukanen du Bordeleko Matmut zelaian. Bordele-Bègleseri lehiatuko zaio, hau delarik Europako txapelduna eta Frantziako txapeldunordea. Zauritu anitz baditu Aviron taldeak, horregatik Fabien Galthié Frantziako taldeko hautatzaileak heldu den asterako deitu dituen 5 baionarretarik hiruk partida hasi behar lukete Bordelen. Hauek dira Esteban Capilla, Alexandre Fischer et Cheikh Tiberghien. Haatik Joris Segonds zabaltzailea ez da ariko eta Emerick Setiano harroina ordezkoen aulkian izanen da. Larunbat gaueko 9 orenetan jokatuko dute partida Bordele-Bègles eta Baionako taldeek.

Interesgarri izanen zaizu