Baiona (Ipar EH)

Bernat Etxepare lizeoko ikasleek mobilizatzera deitzen dute baxoa euskaraz egin ahal izateko

Mobilizazioaren lehen helburua da aurtengo ekainean matematikako baxoa euskaraz egin ahal izatea. Frantziako ministerioari ekintzak eskatzen dituzte orain Seaskak eta lizeoko ikasleek.

Bernat Etxepare lizeoko ikasleek mobilizatzera deitzen dute baxoa euskaraz egin ahal izateko
Lizeoko ikasleak baxoa euskaraz pasatu nahi dute eta Frantziako gobernuarengandik ekintzak orain itxoiten dituzte. EUSKAL IRRATIAK
Lorea Mailharrancin
2026/01/23 06:23

Bihar baxoa euskaraz egitearen alde manifestatzera deitu dute Seaskak eta Baionako Bernat Etxepare lizeoko ikasleek. Lehen helburua da aurtengo ekainean matematikako baxoa euskaraz egin ahal izatea, 2019ra arte posible izan zen bezala. Frantziako Hezkuntza ministroarekin izandako bilkuran, Ipar Euskal Herriko hautetsiek eta Euskararen Erakunde Publikoak ez dute eskaera hori onartzea lortu aurtengo. Seaskak, gainera, ahozko handia eta berezitasunetako frogak ere euskaraz nahi ditu. Ekintzak orain itxoiten dituzte Frantziako gobernuarengandik Erik Etxart Seaskako lehendakariordeak azaldu duen bezala.

Seaskak oroitarazten du araudirik ez dela azterketen hizkuntza zehazten duenik. Zuzentzaile euskaldunak badira eta izendatzen ahal dira 'Bernat Etxepare' lizeoko ikasleek adierazi duten bezala. Herritar guztiak manifestatzera deitzen dituzte baxoa euskaraz pasatu ahal izateko.

Mobilizazioa bihar iraganen da. Baionako Xaho kaiatik abiatuko da 15:00ean.

Interesgarri izanen zaizu