Angelu (Ipar EH)

Berote handiari aurre egiteko antolatu da Angeluko hiria

Hainbat herritan bezala Angeluko GEUZ-ko langileek jendarte prekaritate edo elbarritasun egoeran dauden pertsonak eta adinekoak laguntzen dituzte berote handiei buru egiteko. Herriko erregistroan izena emaitera deitzen dituzte pertsona zaurgarriak.

Berote handiari aurre egiteko antolatu da Angeluko hiria
Angeluko erregistroan izena emaitera deitzen ditu pertsona zaurgarriak Régine Daguerre Angeluko axuanta eta G.E.U.Z.-ko lehendakari ordeak berote handiaren aurrean laguntza ukaiteko. EUSKAL IRRATIAK
Lorea Mailharrancin
2026/06/19 09:43

Egun horietan berote handien alerta horian da Ipar Euskal Herrian eta hainbat herri antolatu dira pertsona zaurgarriei laguntza ekartzeko, hala da Donibane Lohizunen edota Angelun adibidez. Herrietako G.E.U.Z. edo CCAS delakoek, jendarte prekaritate edo elbarritasun egoeran dauden pertsonak eta adinekoak laguntzen dituzte berote handiei buru egiteko.

Régine Daguerre Angeluko axuanta eta G.E.U.Z.-ko lehendakari ordeak azaldu digunez, alertaren garrantziaren arabera neurri ezberdinak hartzen dituzte. Alerta horia delarik, pertsona zaurgarrienak deitzen dituzte prebentzioaren egiteko erranez ur asko edatea edota leku fresko batean egoitea adibidez. Alerta liranja edo gorria bilakatzen delarik bisitak antolatzen dituzte eta aterpeak sortzen dituzte kasu larrienetan.

Erregistroetan izena ematera deituak dira pertsona zaurgarriak, beren ingurukoek edo artatzaileek ere deitzen ahal dute izena emaiteko.
Horrendako, Angelun, 05 24 33 03 12 telefonora deitu behar da astelehenetik ostiralera 9:00etatik 12:00ra eta 13:30tik 17:00ra.
Donibane Lohizunen, webgunetik izena eman daiteke. Herriko etxeak deitzen ahal dituzue xehetasunendako.
Frantziako estatuak ere telefono zenbaki bat plantan eman du aholkuen eskatzeko. Telefono zenbakia santé.gouv.fr webgunean atxemanen duzue.

Interesgarri izanen zaizu