Beroteak eta suteek eta zaildu dute aurtengo uda hainbat langilerentzat

CFDT Sindikatuaren arabera, udak dakartzan muturreko egoerei aurre egiteko prebentzio neurriak eskas dira. Sasoiko langileen eskubideak defendatzeko hor direla adierazi dute eta kanpaina egin dute haiengana joanez.

Beroteak eta suteek eta zaildu dute aurtengo uda hainbat langilerentzat
Kanboko termen inguruan plantatu zuen udako langileentzako harrera puntua CFDT sindikatuak atzo. EUSKAL IRRATIAK
Lorea Mailharrancin
2026/08/07 09:51

CFDT sindikatuak salatu du beroteak eta suteek zaildu dutela aurtengo uda hainbat langilerentzat. Sindikatuaren arabera, bero handiak eta Landetako eta Girondako suteek lan baldintzak are gehiago gogortu dituzte, eta horrelako egoerei aurre egiteko prebentzio neurriak eta baliabideak eskas dira, halako gertakariak gero eta usuago diren arren. Udan, turismoko langileen itzulia egiten dabil sindikatua, eta Kanboko termetan izan ziren atzo, Marine Gomez Euskal Herriko CFDTko idazkari orokor berriak egoera nola kudeatu duten aipatu du: «Landetako eta Girondako suteek ondorio handiak izan dituzte. Sektore publikoko langileendako baditugu etxebizitzak eta departamendu horietako kaltetuak izan diren lankideak aterperatu ditugu duela zenbait urte galdegiten ditugun etxebizitzetan».

Bestalde, udan, langileen prekaritatea emendatzen dela ere salatzen du sindikatuak. Adibidez lan orduen zenbaketan izaten diren abusuak eta lan baldintzen okertzea aipatu ditu Mercedes Graciet, Euskal Herriko CFDTko idazkari ordeak: «Ohartu gira zailtasun handiak direla lan sektorean udan eta lan baldintzak okertzen direla. Bada langile gutiago, hala da ospitalean adibidez, okertzen dira bereziki bero handiengatik eta suteengatik ere aurten. Ondorio handiak eta zailtasunak izan dira osasuna eta mugikortasunari begira batez ere».

CFDTk juridikoki urririk laguntzen ditu langileak, sasoilarien eskubideei buruzko gida bat argitaratu du, eta QR kode baten bidez eskuratzen den mezu kanal bat ere plantan ezarri du, langileek beren eskubideei buruzko galderak zuzenean egin ahal izan ditzaten. Frantxoa Pochelu CFDTko ordezkariak azaldu duenez, sasoiko kontratuek "ahultasun ugari" dituzte, eta langileak laguntzea ezinbestekotzat dute:

Interesgarri izanen zaizu