Berote handiek zer ondorio ekartzen diote lehengaien prezioan? Zenbait lekutako prezioek %20ez egin dute goiti, baina, dirudienez, ez oraino Ipar Euskal Herri honetan. Ez hasteko Donapaleuko merkatuko erreportaiak erakutsi duenez.
Zenbait tokitan barazki, fruitu eta laboreen prezioa %20ez emendatu da aste batetik bertzera beroteen eraginez, Frantzian eta Espainian, konparazione.
Alta, ez da oraino denetan hala. Donapaleuko merkatuko ekoizle eta bezeroek adierazi dutena da prezioetan ez dela oraino sentitu berotearen eragina.

Alta, ondoko aste eta hilabeteetan bai ikusiko dela, ekoizpenetan beroteak eragin dituen kalteen ondorioz, besteak beste, landareek gutiago ekoizten dutelako, ekoizleen lana handitzen baita, eta, bestalde ere, fruituen ontzea blokeatzen baitu bero handiak.