Ostiraletik igandera iraganen da Lasterka. 62 parte hartzaile izanen dira, eta ibilbidean aldaketak dira, igandean bereziki: Iruri eta Maidalena arteko lasterkaldia hirutan eginen dute. Heldu den urtean Iratira berriz joateko baimena lortu dute.
Irailaren 5etik 7ra iraganen den 69. Mendi Tinietako Lasterkan 62 parte harzaile baizik ez dira izanen, usaian 90 bat direlarik. Egoera ekonomikoak gainbehera handiak ekarri dizkie auto lehiatzaile guztiei.
Bestalde, laguntza teknikoa ematen duen gunean izan arazoengatik igandeko ibilbidean aldaketak izanen dira. Hala, Iruri eta Maidalena arteko ibilbidea hirutan eginen dute; lehen bi itzulien ondotik, zuzenean Satxagako lasterkaldia egin beharko dute, laguntza mekanikorik gabe.