(Ipar EH)

Betti Gurrutxaga, Iparraldeko pilota txapelketako txapeldun

Esku huskan, Ipar Euskal Herriko txapelketa eraman du Sarako Izarrako Betti Gurrutxagak, Lau Herriko Nicolas Dufauren aurka. Florian Mendiburu amikuztarra bigarren mailan eta Ibai Etxeberri-Bortheiri oztibartarra artekoetan izan dira garaile atzo.

Betti Gurrutxaga, Iparraldeko pilota txapelketako txapeldun
Betti Gurrutxaga txapela buruan Garatenean. MATTIN OILLARBURU
Kriztof Arotzarena
2025/04/07 07:52

26 urterekin lehen txapela jantzi du Sarako elkartean ari den Betti Gurrutxaga luhusoarrak lehen mailan. 40 eta 26 nagusitu zaio Nicolas Dufau arbonarrari. Bigarren mailan, Florian Mendiburu amikuztarrak irabazi du finala 40 eta 28 Estebe Paraxu itsasuarraren kontra. Eta artekoetan, Ibai Etxeberri-Bortheiri oztibartarrak gaina hartu dio Baigorriko Eneko Ibarrolari 40 eta 19. Donibane Garaziko Garateneak gerizatu ditu finalak.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu