Bi senpertar arraunlari traineru hoberenetan kausi daitezke aurten ere

Azken hiru urteetako Euskotren liga eta Kontxako bandera eraman dituen Donostiako Arraun Lagunak elkartean segitzen du Maider Bereauk. Tolosaldea izanen du lehiakide nagusia aurten. Orio utzirik, Tolosaldean arraun egiten du Ainhoa Etxenikek.

Bi senpertar arraunlari traineru hoberenetan kausi daitezke aurten ere
Maider Bereau eta Ainhoa Etxenike hurrenez hurren Arraun Lagunak eta Tolosaldeko jantziak soinean. MAIDER BEREAU - AINHOA ETXENIKE
Kriztof Arotzarena
2026/06/26 12:50

Euskotren liga igandea hasiko da Madrileko uretan


Maider Bereau senpertarra lehiatuko da berriz Donostiako Arraun Lagunak taldearekin. Euskotren liga eta Kontxa irabazi dituzte azken hiru urte hauetan. Faboritoak dira aurten ere eta Tolosaldea izan behar liteke lehiakide nagusia. Preseski Orio utzirik, Tolosaldearekin lehiatzen ari da Ainhoa Etxenike beste senpertarra. Maider eta Ainhoa dira Lapurdiko ordezkariak goi mailan aurten jakinez ETE liga edo bigarren mailan ez dela lapurtarrik kausitzen.


Bere aldetik, patroi berria du Arraun Lagunak elkarteak, Joana Halsouet urruñarrak kargu hori utzi baitzuen. Hori izan dela aldaketa nagusia erran digu Maider Bereauk. Aitzin, Euskadiko eta Espainiako txapelketak eraman berri badituzte ere, konfiantza gehiegikeriarik ez dela ukan behar azpimarratu du Maider Bereauk.


Tolosaldea elkartearen koloreen defendatzeko lehiatuko da Ainhoa Etxenike. Arraun Lagunak elkartea faborito izanik ere, borrokarako prest direla dio Ainhoa Etxenikek.

Egutegia


Emazteak


Euskotren liga abiatuko da:

  • Igandean, Madril aldeko Buitrago del Lozayan

ETE liga:

  • Larunbatean, Elantxobeko bandera


Gizonak


Eusko Label liga edo goi mailako liga ere abiatuko da:

  • Igandean, Madril aldeko Buitrago del Lozayan

KAE 1 maila edo bigarren mailan:

  • Plentziako bandera jokatuko du Lapurdiko LAT taldeak

Interesgarri izanen zaizu