Gaur abiatuko da Gazte Euskaltzaleen Sareak antolatutako hiru eguneko martxa

"Gazte euskalzaleok bidea urratu" lemapean, Urepeletik Iruñeara iraganen den hiru eguneko mendi martxa antolatu du Gazte Euskalzaleen Sareak. Martxaz gain, hainbat ekintza eskainiko dira bidean zehar.

Gaur abiatuko da Gazte Euskaltzaleen Sareak antolatutako hiru eguneko martxa
21. Korrikarekin ere bat egin zuen Gazte Euskalzaleen Sareak. GAZTE EUSKALZALEEN SAREA
Esteban Bastié Aguerre
2026/06/11 07:00

Gazte Euskaltzaleen Sareak antolatutako martxa Urepeletik abiatuko da gaur goizean, Auritzen eginen dute lehen geldialdia; bigarren gaua Zubiri inguruan igaroko dute, eta ekainaren 13an Iruñera iritsiko dira, Kontseiluak deitutako Euskaltzaleon Martxarekin bat egiteko. “Gazteon konpromisoa indartu eta euskararen aldeko pizkundea berriz ere kalera ateratzeko garaia” dela azpimarratu dute. Ekain, Gazte Euskalzaleen Sareko kideak azaldu digunez, "Pentsatu genuen, martxa bat egitea, ideia onena zela. Bai logika guztiarekin, beste euskalgintzaren sektore guztien logikain aurrera jarraitzeko, baina freskotasun bat eta gazte perspektibo bat emanez”.

"Gazte euskalzaleok bidea urratu" lemapean, ekintza ez da martxa bat bakarrik izanen: muralak, kontzertuak, bisita gidatuak eta elkarguneak antolatuko dira, gazte euskaltzaleen artean sareak lotzeko, aisialdia eta aldarrikapena uztartuz. Gosaria, bazkaria eta afaria eskainiko dira bertan eta lo egiteko lekuak ere egongo dira. Horrez gain, Trukaketa momentuen artean, Ostiral honetan, ekainaren 12an, 22:00etan, Larrasoañan elkartuko dira Ipar Euskal Herriko euskalgintzan gazteek duten paperaren inguruan hausnartzen. Arantza Egiguren (OnPiztu!), Gexan Garate (AEK), Leire Mendiboure eta Kamila Biscain (Etxepareko Baxoa Euskaraz) izanen dira hizlariak. Beste edozein informaziorako haien sare sozialetara jo dezakezue.

Interesgarri izanen zaizu