« Bihar ere laborari » izanen du ardatz Lurramaren 20. edizioak

Transmisioa eta etorkizuneko laborantza izango dira aztergai Miarritzen, azaroaren 7tik 9ra bitartean.

« Bihar ere laborari » izanen du ardatz Lurramaren 20. edizioak
Lurrama Ziburuko Lamazenia etxaldean egin dute. EUSKAL IRRATIAK
Esteban Bastié Aguerre
2025/07/03 07:45

Lurramaren 20. edizioa azaroaren 7, 8 eta 9an ospatuko da Miarritzeko Irati aretoan. Urtemuga berezi horren harira, «Bihar ere laborari» izenburupean etorkizuneko laborantza izango da ardatz, transmisioari arreta berezia eskainiz.

Aurtengo edizioaren programa atzo aurkeztu zuten Ziburuko Lamazenia etxaldean, herriko azken baserrian. Han abiatu zuten transmisio-prozesua duela urte bat: Antton Billiotek berriz hartu du etxaldea, Auguste Olaizola jabearekin sinatutako senidetze kontratu baten bidez.

Ekoizpenaren jarraipena bermatzeko molde berritzailea da hori, eta Lurramak bertan jarri nahi du fokua, belaunaldi aldaketa laborantzan nola egin daitekeen erakutsiz.

Bestalde, edizio honetan Euskal Sormarkak omenduak izango dira, eta Euskal Herria hautatu dute lurralde gomit gisa.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu