Donibane Garazi (Baxe Nafarroa)

Bil Ta Garbi: %15 hobetu da hondarkinen bereizketa Garazi-Baigorrin

Bil Ta Garbi sindikatua baikor agertu da emaitzarekin berriki egin duen bilanean. Haatik, hondarkin geldoak Baxe Nafarroan pausatzeko gune eskasia nabarmendu dute.

Bil Ta Garbi: %15 hobetu da hondarkinen bereizketa Garazi-Baigorrin
Bil Ta Garbi sindikatuaren edukiontziak. EUSKAL IRRATIAK
Admin
2025/02/06 12:25

%15 hobetu da hondarkinen bereizketa Garazi-Baigorri eskualdean, 2022tik 2023ra. Bil Ta Garbi sindikatua baikor agertu da emaitzarekin berriki egin duen bilanean. Haatik, hondarkin geldoak Baxe Nafarroan pausatzeko gune eskasia nabarmendu dute. Momentuko Urruñako Bidexka zentroa da Bil Ta Garbik duen gune bakarra eraikuntzako ekaiak edo bestelakoak botatzeko. Bestalde, negu bukaeran etxaldeetako errota zaharren bilketa antolatuko dute Garazi-Baigorri eta Iholdi-Oztibarre lurraldeetan, eta horretarako herriko etxeetan izen-eman beharko da.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu