(Ipar EH)

Bilboko Athleticen harrobira batu dira Iparraldeko bost talde gehiago

Bederatzi talderekin du hitzarmena Atlhetic Clubek Iparraldean. Teknikari profesionalek formakuntza bereziak eskainiko dizkiete jokalariei.

Bilboko Athleticen harrobira batu dira Iparraldeko bost talde gehiago
Iparraldeko bost futbol talde berrirekin ariko da lanean Bilboko Athletic Cluba. EUSKAL IRRATIAK
Admin
2025/01/22 10:30

«Iparraldearen gaineko ofentsiba» azkartu du Bilboko Athleticek. Bere harrobira gehitu ditu Senpereko SPUC, Beskoitzeko Ardanavy, Bidaxuneko, Mauleko eta Kanboko Izarra zango baloi taldeak. Hiru urteko hitzarmena izenpetu dute teknikari profesionalen eskutik, formakuntzak biltzeko eta bizkaitarren proiektuko harrobi izateko.

Lehenago ere, Athleticek begi jo zituen Miarritzeko, Hiriburuko Ainhara, Arbonako eta Bokaleko taldeak. Sylvain de Weert Athleticen iparraldeko zuzendari teknikoak azaldu duenez «Athleticek Iparraldeko jokalarien maila handitzeko hautu fermua hartu du, eta eremuko zenbait talderekin hitzarmenak izenpetu ditu. Hau, proiektu anbiziotsu baten lehen urratsa besterik ez da».

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu