Baionako Herriko Etxeak inposatu du hirigunean bizikletaz ari direnak oinez ibiltzea. Baiona ttipiko eta handiko hainbat gunetan aplikatzen da erabakia. Horrek eztabaida sortu du eta elkarte batzuen haserrea.
Abendua hasieratik Baiona hirigunean 30 bat panelek inposatzen dute bizikletaz dabiltzanei oinez ibiltzea oinezkoendako guneetan. Horrek eztabaida sortu du eta elkarte batzuen haserrea. Abenduaren 16an Bizi elkarteko kideek panelak estali dituzte horren salatzeko.
Obligazioa 50bat bidetan aplikatzen da 10:00tik 19:15 arte eta 22:00tik 06:00 arte.
Txirrind’Ola elkarteko kideak ere erabaki honi oposatzen dira. Beñat Blazquez Berasarte Txirrind’olako kideak erabakia salatu du adieraziz tren geltokitik hiriguneraino mugikortasun arazo bat dela eta periferian bizikletendako bide bat sortzeak lagunduko lukela hirigunea libratzen.
Jean René Etchegaray Baionako auzapezak erantzun du oinez ibili behar dutela hiri zentroan jende gehien den ordutegietan eta erabakia hartu duela urte bukaera honetan bisitari asko baitira.