ProD2 mailan egonen ote da Miarritze ? Astelehen huntan Frantziako A2R diru kontuez arduratzen den erakundeak azpiko mailara igor lezake. Erabakia astelehen huntan eman dezake. Gaurko zuzendaritza zalantzan da, bereziki Arnaud Dubois.
Ostiralean bukatu zen ProD2 txapelketa eta BO bederatzigarren lekuan gelditu zen. Kirolari dagokionez maila hortan segitzeko eskubidea lortu badu ere, diru mailagatik azpiko mailara igor lezake Frantziako A2R erakundeak. Jada 4 puntu kendu zizkion Miarritzeri aurten. Geroztik, diru funts berrien atxemaiterat saiatzen ari dira arduradunak. Joan den astean 3,5 milioi euro ekartzeko prest zela Jeremy Erlich Spotify plataformaren nagusi ohia jakin zen. Erabaki ofiziala erran bezala astelehen huntan etor litzateke. Berri txarra balitz, aste bateko epea balukete BO-ko buruzagiek dei egiteko.
Aste buruko kirol emaitzak:
ERRUGBIA
Gizonak - TOP14
Aviron 38 / Vannes 32. Baiona laugarren da. Azken aintzin eguna maiatzaren 31an, eta Castren ariko dira xuri urdinak.
Gizonak - FEDERALE 2 - Final-hamaseirenetako itzuliko partida
Cahors 25 - Hazparne 14. (joaneko 10 - 16). Txapelketatik kanpo gelditu dira hazpandarrak.
Gizonak - FEDERALE 3 - Final-hamaseirenetako joaneko partidak
Derbia : Donapaleu 29 - Arrangoitze-Basusarri 28
Larresoro 32 - Gan 20
Itzuliko partidak datorren igandean.
PILOTA - ESKU HUSKA
Joko berrin, Nafarroan, Huarteko lehiaketaren finala:
Pierre Etxeberri – Luro 40 - Espinal – Lambert 28
Trinketean, Donibane Garazin, Garaziko lehiaketaren azken final-laurdenak astelehenean
Ziarrusta – Ugarte / Gurrutxaga – Lazkano
Maxime Etxeberri – Luro / Etxeberria – Bixente Larralde
Plaza laxoan, Ipar EHko txapelketako bigarren eguna - 1. maila:
Denek Bateko Lafitte – Harizmendi 30 / Baigorriko Essain – Luro 27
Baigorriko Elgart – Iribarren 30 / Itsasuko Fourmeaux – Agerre 6
Hazparneko Hiribarne – Maitia 30 / Amikuzeko Amulet – Cazenave 17
Hazparneko Larrondo – Duhalde 30 / Senpereko Goienetxe eta Ellande Jauregi 23
Urruñako Elgart – Zigarroa 30 / Lau Herriko Dizabo – Lafitte 18
Mauleko Berrogain – Etxart Sarasola 30 / Airetikeko Olhagarai – Oxarango 19
Amikuzeko Thikoipe – Mendiburu 30 / Baigorriko Goikoetxea – Erreka 16
Uhaldeaneko Bidart anaiak 30 / Senpereko Azkona eta Amaiur Jauregi 18
FUTBOLA
Nationale 2 – azken eguna:
Angouleme 1 - Genêts 1. Angeluarrak Nationale 3-ra jausten dira
Nationale 3 – azken eguna:
Aviron 3 - Tolosa 1. Baionarrak Nationale 2-ra igaiten dira.
LASTERKALDIAK
Ardanabiko gozamenak Beskoitzeko Ikastolak antolaturik, Urketan (10,5 km)
Txapeldunak: Jon Elkano 37'45'' eta Lucie Gautheron 52' 05''
Eskiulako KANTATRAIL
Eskiul’hard : trail 26km
Txapeldunak: Sébastien Godet 2 oren 22 min. eta Camille Defer 2 oren 42 min.
Eskiul’alez : trail 13km
Txapeldunak: Neo Menahem oren bat 11 min. eta Laureline Camviel oren bat 30 min.