Chaumes gaznategiko lau emazteek eta Iratiko olhetan lan egiten zuan lankide baten gaintitzeak salatu beitzuen, sustengu besta baten antolatzea pentsatu du herritar talde batek.
Talde horren ustez, emazte horiek, bazterturik izan dira jentartetik. Gaualdiaren helburu nausia orduan, alkartarzunaren erakastea da bost emazte horier. Bigerren helburua, sosaren irabaztea da, auzi eta psikologoen fresak pakatzearen laguntzeko, haien lana utzi duelakotz. Taldeak argi du ez dela auzi publiko baten egitearen helburuko gaualdia, bena bai sustenguzkoa. Kabaret bat muntatu da, dantza, kantore, antzerki, marrazki bai eta zirkoarekilan.
Hitzordua ostegunean 19ak30tan, Ozazeko batzokian.