Buru Beltza elkarteak larunbatean Ligin antolatzen du ardi jaustea. Zazpi artalde jautsiko dira, baina ardi gutiagorekin; berotearen ondorioz ardi gehienak aste bat edo bi lehen jautsi baitira. Hortaz gain hainnbat animazio izanen dira egun osoan.
Usatu beno ardi gutiago izanen da aurtengo Bortükaren bestan. Hau larunbat hontan iganen da Ligin Bürü Beltza alkarteak antolaturik. Bazka eskas denez artalde ainitz aste bat edo bi aste lehen jautsi dira bortutik. Orotara 7 ardi saldo jautsiko dira larunbatean berean goizeko hamarretarik arratsaldeko hiruak artean.
Hortaz gain egitarau aberats bat proposatzen dute: mozkinen eta ofizialeen merkatu bat, behi gizenen erakusketa, laneko txakurren erakusketa eta baskari bat ikastolak antolaturik ere bai. Orroitaraz dezagun bi urtetarik behin baizik ez dutela besta hori antolatzen.