Dozena bat kolaketa agertu dira uda bukaeran Baionan. Bortxaketa kimikoen biktima izandakoak maiatzan auzibide bat abiatu badu, sustengu talde baten laguntzarekin egin dute kolaketen ekintza; egileen salatzeaz gain, beste biktimen sustenguz ere bai.
Bortxaketak usu isilpean egoiten dira eta erasoak pairatu dituztenak usu babesik gabe gelditzen. Horri buru egiteko agorrila bukaeran hamabi salaketa ezberdin egin dira Baionan, kolaketen bidez (“erasoen kontra antolatu”, “inconsciente pas consentante”, “ni pute ni soumise chimiquement”..).

Nahiz eta biktima batek maiatzan salaketa bat pausatu, auzibideaz gain karrikaren bidea hartua izan da ere bai. Hola biktimaren lagunek Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistako 4 kideen laguntzarekin egin dute ekintza. 100 salaketatik 3 baizik ez omen dira zigortuak, 100 bortxaketetatik 10 baizik ez direlarik salatuak. Azpimarra dezagun baimenik gabe bere mutil lagunaren partetik biktima behin baino gehiagotan drogatua izan dela ondotik bortxatzeko; baliteke beste hainbat kasutan bezala bortxaketak filmatuak eta partekatuak izaitea sarean.
Biktimak egindako biloen azterketek erakutsi dute drogatua izan zela bera ohartu gabe.
Elodie Garaffa abokata:
Itaiako Aiza:
