Bortz behor eta umea ustez hartzak kalituak: "Zuhauren begiez ez baduzu ikusten, ezin sinetsia da"

Estaing aintziran euskal hazle baten kabalak hilik atzeman dituzte. Estebe Ouret hazleak ez du dudarik: "Hartza izan da", alta, administrazio frantsesak kasua baztertu du.

Bortz behor eta umea ustez hartzak kalituak: "Zuhauren begiez ez baduzu ikusten, ezin sinetsia da"
Estebe Ouret laborariaren behor bat erroitzatik beheiti erori eta hil da, ustez hartzak izuarazirik. ESTEBE OURET
Ainize Madariaga
2025/07/11 12:23

Ekainaz geroztik kabalak Pirinio Garairat igorri ditu Estebe Ouret laborariak, alta, lekuz aldatu behar izan ditu hartzaren erasoengatik. Hala ere, bortz behor eta zaldi-ume bat kaliturik atzeman ditu; ez du neholako dudarik hartza izan dela egilea.

Estebe Ouret hazleak atzeman duen bere behorra, ustez hartzak kaliturik.Hartza bizi den bortuetarat kabalen igortzeko laborariek diru-laguntzak eskuratzen dituzte, baina soilik ardi eta behien kasuan. Zaldien kasuan ez dute neholako sustengu ekonomikorik, hots.

Hori du galdatzen Estebe Ouret laborari kaltetuak: administrazioak kontutan har ditzan hartzaren erasoak, behar den laguntzaren eskuratzeko ordainetan.
Alta, orainokoan, kasua baztertu dute, "froga eskasagatik".

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu