Bretoierak hiztunen erdia galdu du sei urtetan

214.000 hiztunetik 107.000ra pasa da hizkuntza bretaindarra. Hiztunen zahartasun tasa handia da arrazoi nagusia ikerlarien arabera.

Bretoierak hiztunen erdia galdu du sei urtetan
Ar Redadeg bretoieraren aldeko lasterketa. AR REDADEG
Admin
2025/01/29 10:21

107.000 hiztun ditu bretoierak gaur egun, azken ikerketa soziolinguistikoaren arabera. 2018 urtean egin zen zenbaketan 214.000 hiztun kontabilizatu zituzten, hots, %50 gehiago. Ikerlariek azaldu dutenez, hiztunen zahartasuna da arrazoia; izan ere, urtean bretoieradun gehiago zentzen dira, sortu baino. Horren ondorioz ere, hiztunen adinak behera egin du azken ikerketa horretan: 70 urtetik, 58,5ra iragan da hiztunaren bataz-besteko adina. Alta, sei urteotan, berrogei urtetik beheitikoen artean hiztun kopuruak mantendu direla baieztatu dute ikerlariek.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu