Bularreko minbizia ongi sendatzen ahal den eritasuna izanik, garaiz detektatzea da gakoa

Birikien minbiziaren ondotik, munduan haboxienik agertzen den sangrea da bularretakoa. Aldiz heriotzen aldetik laugarren lekuan baizik ez da.

Bularreko minbizia ongi sendatzen ahal den eritasuna izanik, garaiz detektatzea da gakoa
Jenofa Lamarque barnekaldeko artazaleak biltzen dituen Donapauleko CPTS-aren egoitzaren aitzinean. XIBEROKO BOTZA
Iulen Guiresse
2026/10/08 09:07

Ipar Euskal Herrian aste honetatik arrosa haboro ikusten da. Urte oroz horra den urriak arrosaren kari. Bularretako minbiziaz sentsibilizatzeko eta probak egitea bultzatzeko kanpainan baikira.

Frantzia munduan bularretako minbizi haboxien duen bigarren estatua da Australiaren ondotik Minbiziaren Nazioarteko Ikerketa Zentroaren arabera. Arazoak hanitxak dira, genetikoa bena ere sedentarizazioa, gizen jatea, alkohol edatea… Bena ere berriki kutsatzaile hormonalek hau sortzen dute.

Geroago eta goizago atzemanik, geroz eta hobekiago sendatzen da eta horrentako nork bere bularra aztertzea, bena ere mamografiak eta ginekologoarengana joatea urtean behin gutienez inportantea da.
Hilabete guzian hainbat ekitaldi desberdin antolatuko dira herri hanitxetan, sentsibilizatzeko eta ikerketarentzat diruaren biltzeko.
Baxe Nafarroa, Xiberoa eta Biarnoko artazaleak biltzen dituen CPTS elkarteko Jenofa Lamarque langileak xehetasun gehiago ekarten dizkigu.

Interesgarri izanen zaizu