Herri Harresiak eta Anti-Canon-français kolektiboek elkarretaratzerat deitzen dute eta blokatzeak ere antolatu dituzte. Canon Françaisri Ez taldeak manifestatzera deitu du goizeko 9 orenetan hitzordua emanez Miarritzeko Marion aintziran
Hiru gune blokatuko dituzte Herri Harresiak eta Anti-Canon-français kolektiboek molde baketsuan: Angeluko Eden Villages Bela Basque akanpalekua eta Miarritzeko Grand Frais eta Leclerc saltegietarik hurbil ere.
Huna Ziliportek sare sozialetan iragarri dituen mapak:



Canon Françaisri Ez taldeak asteburu antifaxista pentsatua du. Ostiral gauetik hasiz Donibane Ziburuko gaztetxean kontzertuak antolatuz. Larunbat goizean, askaria edo gosarira gomitatzen du 9 orenetako Marion aintzirara gero hortik manifestatzerat abiatzeko 10 orenetan

Poliza dispositibo azkarra plantan ezarriko du Prefeturak
Armak eta suziren karreatzea debekatu du Prefetak baita aurpegiak gordeturik ibiltzea ere. Poliziak eremua droneren bidez kontrolatzea baimendu du ere.
