Miarritze (Lapurdi)

'Canon Français' otoruntzaren kontrako lehen mobilizazioa egin dute Biarritzen

Eskuin muturra dagoela Canon Français apairu erraldoiaren gibelean, salatu dute Biarritzeko herriko etxe aitzinean elkarretaratu diren 200 pertsonek. Serge Blanco auzapezari galdegin diote baimena ezezta dezan.

'Canon Français' otoruntzaren kontrako lehen mobilizazioa egin dute Biarritzen
Herriko kontseiluaren momentu berean antolatu zuten antolatzaileek elkarretaratzea Biarritzen. EUSKAL IRRATIAK
Jose Luis Aizpuru
2026/09/22 08:22

Eskuin muturreko ideiak zabaldu, eta, minoritate eta atzerritarrak baztertzea duela xede canon français-ek, ozen erran dute, barda,  Biarritzeko herriko etxe aitzinean elkarretaratu diren 200 pertsona inguruk.


Frantziako eskualde ezberdinetan egiten diren oturuntza edo apairu handi hauen gibelean ez dagoela elkarbizitza biziarazteko nahikeria, kontrakoa baizik, eta horien gibelean Pierre-Edouard Esterin miliarduna dagoela diote antolatzaileek. Gastronomiarekin lotura duen oturantza gisara aurkeztua den Canon Français hori, Biarritzeko Irati gelan egitekoa da azaroaren 28an, baina elkarretaratuek, fermuki errefusatzen dute, eskuin muturraren ideologiarekin lotura duelakoan.


Herriko kontseilua iragaten zen une berean bildu dira beren arrengura erakusteko eta auzapezari galdegiteko ez dezan onartu horrelako gertakaririk. Herriko kontseiluan Benat Jauregi opozioko hautetsiak, Serge Blanco auzapezari galdegin dio bere iritzia alda dezan Canon Français ekitaldiaz, bestenaz, istiluak izateko arriskua izanen delako. Auzapezak ez duela bere deliberoa kanbiatuko arrapostu eman dio

Interesgarri izanen zaizu