Baiona (Lapurdi)

CGT, FSU eta Solidaires sindikatuek zerbitzu publikoetan greba deialdia egin dute gaur

Sindikatuek salatzen dute Frantziako gobernuak, eskuin muturrarekin batera, uko egiten diela justizia sozialerako neurri handiei, eta berriz ere murrizketa sozialak aurreikusten dituela

CGT, FSU eta Solidaires sindikatuek zerbitzu publikoetan greba deialdia egin dute gaur
Greba egun bateko manifestaldi bat Baionan, artxiboko irudi batean. EUSKAL IRRATIAK
Lorea Mailharrancin
2025/12/02 08:44

Frantzia mailan, CGT, FSU eta Solidaires sindikatuek greba deialdia egin dute gaurko "justizia soziala irabazteko", baita diru-murrizketei aurre egiteko eta ingurumena defenditzeko. Horrendako gazteak, langileak, erretretadunak eta langabezian direnak elkartzera deitzen dituzte.

Sindikatuek gobernuaren finantza-legeak atakatzen dituen eragile eta pertsona guztiak elkartzera gomitatzen dituzte. Baionan, hitzordua 10:30ean eman dute merkatu estaliaren aitzinean. Ospitale eta zahar-etxeen aurrekontu mozketak, erien kargak handitzea, funtzio publikoko postu eta soldaten izozketa, eta erretiroen azpi-indexazioa salatu nahi dituzte.

Batez ere sektore publikoko langileak deituak dira grebara: garraioetako, hezkuntza sektoreko, ospitaleetako eta administrazioetako langileak. Ondorioz, grebak nahasmenduak eragin ditzake garraioetan, eskoletan, ospitalean eta administrazioetan.

Interesgarri izanen zaizu