Claude Labat euskal mitologiaren ikerlariaren heriotzak ihardokitze ainitz sortarazi ditu

79 urte zituen historialari, euskal mitologiaren ikerlari eta pedagogoak, Lauburu elkarteko sortzaile izan zen Marcel Etxehandirekin batera. Hainbat artikulu eta liburu idatzi zituen sorginkeriaz, eta Olentzeroz.

Claude Labat euskal mitologiaren ikerlariaren heriotzak ihardokitze ainitz sortarazi ditu
Lauburu ikerketa taldearne sortzaileetarikoa zen Labat. EKE
Jose Luis Aizpuru
2026/11/23 16:01

Claude Labat irakasle eta historialaria zendu da ostiral gauean. Lauburu elkartearen sortzaileetarikoa izan zen, zendu berri den Marcel Etxehandirekin batera, eta, euskal ondare kulturalaren ikerlari eta dibulgatzailea izan da. Pantxo Etxegoin, Euskal Kultur Erakundeko zuzendari ohiak, Labatek eginiko transmisio lan eskerga goraipatu nahi ukan du. (Entzun playerrean Pantxo Etxegoin).


Paxkal Indo Garapen Kontseiluko buru eta Seskako presidente izanak, sareetan ere ihardoki du. «Norat joan jakiteko, nondik jin jakin behar… Ongi lagundu gaituk nondik jiten ginen jakiteko… et norat joan behar garen ere! Milesker Claude Bihotzetik… Eta sorgin guzien partez».

Sorgin ehiza izan zen bere ikerketa gai nagusietarikoa. Hala, sorgin auzien gainean xehetasun berriak eman zituen, 400. urtemuga kari Senperen eratu zen Lapurdi 1609 elkartearekin batera lan eginez. Aipaturiko taldeak, sorgin auziak soilik ez, beste pasarte ilun anitz argitara ekartzeko lan egin du; esaterako, frantziar Iraultza garaian euskal herritarrek pairatu zituzten deportazioak argibideak ekarriz.

Interesgarri izanen zaizu