Ainhoa (Lapurdi)

Dantxarinearat doazen autoek ezinen dute Ainhoako erdigunea trabeskatu

Ainhoarrek bakarrik trabeskatzen ahalko dute herri barneko bidetik uda honetan, eguneko tarte batzuetan. Bisitariek RD 305 eta RD 4 bideak hartu beharko dituzte. Egunero, 3.500 auto trabeskatzen dute Ainhoako herria.

Dantxarinearat doazen autoek ezinen dute Ainhoako erdigunea trabeskatu
Bataz beste, 3.500 autok zeharkatzen dute Ainhoako herrigunea egunean.
Jose Luis Aizpuru
2025/04/17 11:27

Ainhoako desbideratzearen dosierra luzaz eztabaidatu da herriko etxeak antolatu duen bilkura publikoan. 120 herritar inguru bertaratu dira Mizel Ibarluzia auzapezaren proposamena entzuteko, eta Ainhoa erdialdeko usaiako trafiko kopurua apaltzeko proiektua. Ariketa konplikatua ukan du auzapezak, alde batetik, Dantxarinera joan-jina egiten duten turistak ezinbesteko baitira Ainhoako merkatarientzat; eta bestetik, herritarrak aseak baitira autoen emari geldiezinarekin.

Udaberri honetan herriko etxeak manatu azterketa batek dionez, egunero, bataz beste, 3.500 autok zeharkatzen dute erdialdea, udaz kanpoko eta horietarik ehuneko hogei baino ez dira herritarrak. Borna edo burdin-muga batzuk ezarriko dira, zenbait orenetan, kanpoko autoak sar ez daitezen Ainhoa erdialdera

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu