Donibane Garazi (Ipar EH)

Amerikar dantzariekin zubiak eraiki nahi ditu Garaztarrak dantza taldeak

San Frantziskora joanen dira Garaztarrak dantza taldeko 15-22 urte arteko gazteak agorrilaren 19tik 29ra. Hango dantza taldearekin trukaketa bat egitea da helburua, ondorioz, ondoko urtean, San Frantziskoko dantzariak dira jinen Ipar Euskal Herrira.

Patrick Larralde Garaztarrak dantza taldeko erakaslea.
Patrick Larralde Garaztarrak dantza taldeko erakaslea da.
Antton Castoreo
2025/04/18 10:50

Herria utzi, Erroak eutsi deitzen den proiektua muntatu dute Garaztarrak eta San Frantziskoko dantza taldeak. Helburua, Amerikara joan ziren euskaldunen belaunaldi berriek Euskal Herriarekin harremanak sortzea da. Proiektu horretan, PLAZA izeneko sorkuntza bat ematea da helburua. Horrendako, Garaziko dantzariek eta San Frantziskoko dantzariek haien aldetik, sorkuntza hau lantzen ari dira.

Agorrilaren 19an Garaztarrak dantza taldeko 20 gazteek, hegazkina hartuko dute Amerikarantz. Han, lehen aldikoz PLAZA ikusgarria elkarrekin emanen dute bi taldeek. Trukaketa bat denez, Garaziko gazteak, San Frantziskoko gazteen etxetan lo eginen dute eta harremanak sortuko, batak bestearen egunerokotasuna eta errealitatea ikusiz. Bestalde, ondoko urtean San Frantziskoko gazteek dute hegazkina hartuko Ipar Euskal Herrira jinez.

Proiektu hau Amerikako eta Euskal Herriko euskaldun gazteen harrena sendotzea du dantzaren bidez, baina oraindik urrunago joateko xedea badute dantza erakasleek. Hala nola, trukaketa gisa horretako baten egitea baina pilota taldeekin adibidez, edota mus jokoarekin.

Horiek horrela, Garaztarrak dantza taldeko gazteek PLAZA ikusgarria lantze ari dira eta ber momentuan dirua biltzeko manera proposatzen dituzte bidaiaren zorrak ttipitzeko gisan. Hala nola, hilabeteko hirugarren igandean, Donibane Garaziko Carrefour supermerkatuan, bixkotx salmenta egiten dute. Horrez gain, isotermiko butilak, tote bag, banana edota giltzen atxikitzeko lepokoa Herria utzi Erroak eutsi lemarekin diren artikuluak ere saltzen dituzte igandetan Donibane Garazin den dantza lokalean. Artikulu horien ikusteko lotura bat plantan dute.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu