(Ipar EH)

Denentzat zerrendak irabazi ditu Ossau-Iraty sormarkaren hauteskundeak

Denentzat zerrendako kideek Ossau-Iraty sormarkaren hauteskundeak irabazi dituztela jakinarazteko gomitatu dute prentsa. Zenbakirik haatik ez digute eman. ELBren arabera Denentzat zerrendak irabazi du hazle/esne banatzaileen %55eko bozak bildurik.

Denentzat zerrendak irabazi ditu Ossau-Iraty sormarkaren hauteskundeak
Ossau-Iratyko Denentzat zerrendako kideak. XIBEROKO BOTZA
Ximun Üthürralt
2025/10/07 12:57

Astelehen atsaldean Denentzat zerrendako kideek Ossau-Iraty sormarkaren hauteskundeak irabazi dituztela jakinarazteko gomitatu dute prentsa. Zenbakirik haatik ez digute eman. ELBren arabera Denentzat zerrendak irabazi du hazle/esne banatzaileen %55eko bozak bildurik. Diotenaz FDSEAri lotua den Denentzat zerrendak 41 boz galdu lituzke eta ELBri lotua den Sormarkarentzat zerrendak 10 irabazi.

Denetzat zerrendakoek sormarkaren barne araudiaren kanbiatzeko xedea bermatu dute, INAO eta beste egituren lagungoarekin. Dena den bulegoa urriaren 23an trenkatuko da, sormarkaren biltzar nagusiarekin batean, Donapaleun berean.

Datorren bi urteetan sormarkako etxe ekoizleen ordezkaria izan behar litaike Ossau-Irati sormarkaburua.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu