Departamenduak abian jarritako zorroztasun-politikak indarrean jarraituko du aurten ere

Departamenduak funtzionamendu-gastuen kontrola segitu nahi du, lehentasunezko gaietan inbertsioak lehenetsiz, laborantzan, uran edota etxebizitzan.

Departamenduak abian jarritako zorroztasun-politikak indarrean jarraituko du aurten ere
Departamenduaren aurrekontua mila milioi euro ingurukoa izanen da. EUSKAL IRRATIAK
Erredakzioa
2026/09/18 07:00

Departamenduko presidenteak heldu diren hilabeteetako lehentasunak aurkeztu ditu. Jean-Jacques Lasserrek bere sartzearen aurkezpenean adierazi duenez, finantza publikoen egoera «biziki kezkagarria» da, eta Estatuaren erabakiek edo “erabaki ezak” bere erranetan, departamenduak zuzenean hunki­tzen dituzte. "Erabaki eza" gobernuak aurkeztu zuen dezentralizazio prozesuak ez duelako aitzina egin, Lasserren erranetan.

Departamenduaren aurrekontua mila milioi eurokoa izanen da. Horren ehuneko 65 gizarte-politiketara bideratzen da, eta 120 milioi euro inbertsioetara. Inbertsioetan, lehentasunak izendatu ditu Lasserrek:
Adineko pertsonen autonomiari lotutako gastua nabarmen handitzen ari da. Eta eskoletan inbertsio-plan bat abiatuko du, egin daitezkeen egokitzapenak aztertzeko.

Horrez gain, Lehorteak eta bero handiek laborantzan eragin dituzten galerei buru egiteko, Departamenduak bi milioi euroko laguntza iragarri du. Laborari ahulenak kasuz kasu lagunduko dituzte, RSA dispositiboa egokituz, eta arreta berezia emanez laborari gazteei. Ur eskasiari dagokionez, Lasserrek ohartarazi du aurtengo uda ez dela salbuespena izanen. Haren ustez, ur-erreserba gehiago sortu beharko dira, aterabide kolektibo baten bidez. 

Bukatzeko, etxebizitza-politikara 25 milioi euro bideratzen ditu urtero Departamenduak. Lasserrek adierazi duenez alokairuak konpentsatzeko mekanismoek ez dute emaitzarik eman; alokairuen prezioen mugatzeak, aldiz, bai. Sektore pribatuak politika publikoari nola lagundu dezakeen aztertu nahi dute, egungo sistema aldatu behar dela argudiatua.

Interesgarri izanen zaizu