2025ean igan behar zuen Bosqen auziak, bena osagarri arrenkuragatik pusaturik izan zen. Bost mila euroko gaztigua ukan du, urte bat presondegi gibelapenarekin eta bost urtez politika karguetan ezin aurkeztea.
Dominique Bosq Lakarriko auzapez ohiaren epaitzea igaiten zen ostegun hontan Pauen. Bere azken agintaldian egin paper faltsu eta ilegala zen aberaste pertsonalarengatik epaiturik zen. Epaiketan onartu du herriko kontseilu baten delibero faltsu bat sortu zuela merkatu publiko baten irabazteko. Hainbat bideren konponketa bere lan publikoen enpresari eginarazi izana leporatu diote, eta lanak norbaitek egin behar zituela defendatu du.
Aldiz ez du onartu bere aldeko interesik hartu zuenik, erran baitu bertze enpresen aukerak garestiago zirela. Dorothée Nabarra Lakarriko auzapez berria hor zen hogei bat herritarrez sostengaturik . Prokuradoreak 15 mila euroko berbala eta urtebeteko presondegiko zigorra galtegin du; auzapez ohiaren defentsa kontent agertu da zigor apalagoarekin.