Donapaleu (Baxe Nafarroa)

Behien DNK: Donapaleuko Errekart laborantza lizeoko ikasleak hiltzeen aurka mobilizatu dira

Donapaleuko erietxeko biribilgunea blokeatu dute gaur goizean Jean Errekart ikastetxeko laborantza saileko ikasleek. Bihar hasiko da behien txertaketa Ipar Euskal Herrian.

Behien DNK: Donapaleuko Errekart laborantza lizeoko ikasleak hiltzeen aurka mobilizatu dira
Donapaleuko erietxeko biribilgunea blokatzen dute laborantza lizeoko ikasleek, behi tropa osoen hiltzea salatzeko. EUSKAL IRRATIAK
Erredakzioa
2025/12/18 11:01

Biharko laborariek arranguraz bizi dute behien Dermatosi Nodular Kutsakorraren agerpena eta behi eri bat atzemanez gero tropa osoa hil behar izatea. Behien txertatzea bihar hasiko bada Ipar Euskal Herrian, ostegun goiz honetan mobilizazioa egin dute Donapaleuko Jean Errekart laborantza lizeoko ikasleek, inguruko dozenaka laborarirekin batera; ospitaleko biribilgunean trafikoa blokatzea erabaki dute.

50 bat traktore bildu dira hala Donapaleun, eta arratsalderako Mauletik Xiberoko laborantza lizeoko ikasleak bertze 30 traktorerekin etortzea ere espero dute. Ondotik, Beskoitzera joanen dira, A64 autobidean oraindik ere plantan den blokatzera.

Allande Doiarzabal ikasle senpertarraren hitzetan "gaurko laborantza ez da batere ona", eta horregatik mobilizatzen dira. Haragi behiak ditu hark etxean, eta betidanik laborantza giroan hazirik ere, eritasunekin egun bizi den egoera kezkaz bizi duela azaldu du Euskal Irratietan.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu