Garaziko gaztetxeak elgarretaratzea deitzen du urtero antolatzen dituzten udako ostegunak Zitadelan iragaiteko baimenik ez dutela ukan salatzeko.
Laugarren urtea da Garaziko Gaztetxeko kideek udako ostegunak antolatzen dituztela. Helburua da udako bi hilabeteetako ostegun guziz anomazio, kontzertu, bertsosaio, antzerki edo beste antolatzea bertako jendea bilttzeko xedez. Erraitekoa da urteak joan arau, jende geroz eta gehiago hurbiltzen hasi dela hitzordu horietara eta usai bat bilakatzen hasi dela. Usaian, hitzordu horiek Zitadelako karrikan iragaiten dira, bertan baitute gaztetxeko lokala, baina karrika espazio publiko bat denez, urtero baaimena galdegiten dute auzapezari. Adiz aurten, ez da aintzineko urteetan bezala pasa.
Aurtengo programazioa prestaturik eta karrikaren erabiltzeko baimena igorririk, Gaztetxeko kideek udako hitzordua hasi baino bi aste lehenago jakin dute Zitadelako karrikan egiteko baimenik ez dutela ukan segurtasun eta karrikaren hertsitasunarengatik. Horri gehituz, auzapezak gehitu du bi eta bost auzo plenitu direla arrabotxarengatik. Hortik, sareetan bideo bat zabaldu dute erranez Herriko etxeak udako ustegunak zalantzan ezartzen dituela.
Gaztetxeak ez du lekurik auzapezak amesten duen karta postalean
Asteart honetan, gaztetxeko kide batzu eta auzapeza bildu dira udako ostegunen gaia aipatzeko gisan. Bertan auzapezak bi prposamen luzatu ditu: Zitadelan den saski baloi zelaia eta merkatu estalia. Bi proposamen horiek gaztetxeak ez ditu onartzen, alde batetik, alde praktikoengatik: gaztetxeko liokaletik urrunegi direlako eta joan-jin anitz egin behar baitira material guziaren garraiatzeko, ostatu bat manatu behar baita jakinez bi egun dituztela, eta zitadelako proposamenari dagokionez ilunegia delako. Beste aldetik, horrek duen zentzuagatik: gaztetxeko kideen arabera, lekuz aldatzeak gaztetxearen deslokalizazioa suposatzen du, gaztetxea Donibane garaziko erdigunean kokatua izanik, bazterrera eramaitea. Jakin behar da Zitadelako karrika udan turistez, beilariz, komertzioz eta aterpetxez josia dela eta ez dela lekurik totiko jendearentzat. Ondorioz, Garaziko gaztetxea da leku bakarra tokiko jendeari idekia dena eta euskarari lekua ematen zaiona. Baina gaztetxeko kideek diotenez, auzapezak amesten duen karta postalean gaztetxea ez da sartzen.
Horrez gain, animazioei dagokienez, gazteek gehitu dute udan ez dela animazio handirik biztanleentzat. Vachette eta txisterra lehiaketak dira nagusitzen diren animazioak eta turistei zuzenduak dira. Gaztetxeak giro hortan lekua hartzeko eta bertakoei animazioak eskeintzeko helburua du eta geroz eta hitzordu gehiago proposatzeko xedea luke.
Hori guziaren salatzeko, GAGAk elgarretaratzea bat antolatzen du ostegun huntan, 7ak30tan Herriko Etxe aintzinean. Ondotik, udako osteguneko lehen hitzordua iraganen da bertso saio musikatuarekin.