Donibane Lohizune (Lapurdi)

Donibane Lohitzuneko larrialdiak Baionako ospitaleak kudeatuko ditu

ARSekin hainbat bilkura egin ondoren, Baionako ospitalaren proposamena onartua izan da Donibane Lohitzuneko larrialdien kudeaketarako. Peio Dufau Pirinio Atlantikoetako 6. hautesbarrutiko diputatuak iragarri du goiz honetan ICI Pays Basque irratian.

Donibane Lohitzuneko larrialdiak Baionako ospitaleak kudeatuko ditu
Donibane Lohizuneko larrialdiak betiko ixteko arriskuan ziren, medikuen eskasiagatik eta arazo ekonomikoen ondorioz. EUSKAL IRRATIAK.
Esteban Bastié Aguerre
2025/09/08 14:21

Donibane Lohizuneko Poliklinikak baieztatu du larrialdi zerbitzua atxiki eginen dela. ARSarekin hainbat bilkura egin ondotik, Baionako ospitalearen proposamena onartua izan da.

Borroka luze bat eraman eta gero, eta bertako mobilizazio azkarrari esker, adibidez ekainaren 27an iragan zen bezala, garaipena iragarri dute irailaren 8ko goiz honetan Donibane Lohitzuneko auzapeza den Jean-François Irigoyenek eta Peio Dufau deputatuak. Arazo ekonomikoengatik, 2025ko irailaren 16an zerratu behar zuten zuzendaritzak klinikako larrialdi zerbitzua. Izan ere, urtero, zerbitzuak 100 000 euro galarazten dio klinikari ARSarekin arabera.


Ondorioz, larrialdi zerbitzua Baionaren gain geldituko da, eta berritze lanak eginen dituzte. Horrez gain, urgentzien ondoko zerbitzu bat irekiko dute, eta onkologia gune bat ere izanen da, astean bi egunez. 2026ko otsailaren lehen egunetik aitzina, larrialdiak Baionako ospitalearen esku izanen dira, eta momentu hartan obrak bukatuak izan daitezn espero dute. Peio Dufau, Pirinio Atlantikoetako 6. hautesbarrutiko diputatuaren arabera, 1,8 milioi euroko aurrekontua beharko da. Haatik finantzamendua ez da oraino segurtatua, diru zama hau atxemaiteko ikerketak hasiko dira.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu