Errugbian, derbiarekin abiatuko da Nationale 2-ko txapelketa larunbat honetan. Donibane Lohizunek Maule errezebituko du. Eta igandean Federale 1-eko txapelgoa hasiko da eta Bagnères Donibane Garazin hartuko du Nafarroak. Bi partida horiek zuzenean.
ERRUGBIA
ProD2 txapelketako bigarren eguna ostegunean:
Colomiers 44 / BO 10
TOP14 txapelketako lehen eguna larunbatean 15.00 :
Perpinia / Aviron
Baionak prestakuntzarako bi partidak galdu zituen. Iaz laugarren bukatu zuen eta TOP14 txapelketako finalerdietara ere heldu zen. Larunbatean partida gogorra izanen du Ipar Katalunian.
Nationale 2 mailako txapelketako lehen eguna
Larunbatean 16.00 DERBIA Donibane Lohizune / Maule ZUZENEAN
Donibane Lohizunek Maule errezebituz estreinatuko du Nationale 2 mailako txapelketa iaz bezala. Eta bi taldeek iaz kausitu zuten playoffetarako sailkatzen. Maulek bosgarren tokian bukatuz eta Donibane Lohizunek 6garrenean. Angeluk haatik leku batengatik huts egin zuen sailkapena zazpigarren lekuan geldituz. Aurten ere Angelu izanen da Donibane eta Maulerekin batean multzoan.
Igandean 15.15 : Angelu / Langon
Federale 1 txapelketako lehen eguna
Igandean 15.15 : Nafarroa / Bagnères ZUZENEAN
PILOTA
Esku huska, Arbonako Joko Berri lehiaketaren karietara, multzoko partidak baziren joan den asteazkenean :
Lafitte – Mendiburu 40 / Larzabal – Lissardy 17
Elgart – Zigarroa 40 / Duhalde – Paraxu 30
Elgart – Zigarroa eta Iribarren – Aranburu sailkatuak dira final-laurdenetarako. Haatik Duhalde eta Paraxu kanpo gelditu dira.
Multzoko azken partidak larunbatean 17.00 :
Barrenetxe – Alkasena / Hiribarne - Maitia
Lafitte – Mendiburu / Chapelet - Dufau
Xarean, Urruñako Gazteen lehiaketaren finala larunbatean arratseko 7 orenetarik goiti
ESKUBALOIA
Emazteak
Nationale 1eko lehen eguna
Larunbata 19.00 : St Loubès / Euskal Kosta
Nationale 2ko lehen eguna
Larunbata 19.00 : Zibero / Pays des Nestes
Gizonak
Nationale 2ko lehen eguna
Larunbata 21.00: DERBIA Zibero / Hendaia
Nationale 3ko lehen eguna
Larunbata 19.00 : Girondins / Irisarri
FUTBOLA
Gizonak
Nationale 2 ko laugarren eguna
Ostiralean 19.30: Baiona / Poitiers
Sailkapenean, Aviron zortzigarren da
Nationale 3 mailako hirugarren eguna
Larunbata 18.00: Tarbes / Genêts
Sailkapenean, Angelu seigarren da
Emazteak
Ligako bigarren eguna
Larunbatean 18.00 : Madrid Club / Eibar
Larunbatean 20.00 : Logroño / Erreala
Igandea 12.00 : Athletic / Barzelona
ARRAUNA
Donostiako Kontxa iraganen da igande honetan eta ondokoan (irailaren 7an eta 14an)
Emazteei dagokienez, Orio, Tolosaldea, Donostiarra, Hibaika, Hondarribia, Astillero eta Zumaia, Kontxarako sailkatu ziren asteazkenean. Donostiako Arraun Lagunak iazko txapeldunarekin batean lehiatuko dira bi igandez.
Gizonen sailean, Bermeo, Orio, Zierbena, Hondarribia, Getaria, San Juan eta Lekittarra sailkatu dira Kontxako Banderarako. Donostiarrarekin batean ariko dira Kontxako Banderarako lehian.
LASTERKETA
Urruñako besten karietara, BIXINTXO lasterkaldia, larunbatean 16.30an