Herri Berri-ko abertzaleak eta Gauche Luzienne oposizioko taldeko ordezkariak Andenia komertzio guneko dendariekin bildu dira, auzoko saltegiek bizi duten egoera larriaz ohartarazteko.
Donibane Lohizuneko Kexiloa eta San Josephe karriken artean dagoen Andenia saltegi guneko harakin, farmazialari, edo tabako saltzaileak, kexu gorrian dira herriko etxearekin, urte betez iraun duten hiri antolaketa lanek sekulako kalte ekonomikoa sortarazi dielako.
Antolaketa berriaren ondorioz, txirrinduentzako bide gorria eraiki du herriko etxeak, Donibane Lohizunetik Senperera doana, eta auzoko komertzioen aitzinetik iragaten dena; horrek ez duela laguntzen diote, bi noranzkoa zen autoentzako errepidea, bakarrera bihurtu baita, eta autoa uzteko zailtasunak dituztelako bezeroek.
Nola uztartu autorik gabeko mugikortasuna, eta auzoetako komertzio txikien bizia? Herriko Berriko Paxkal Lafittek dio biak bateragarriak direla eta herriko batzordeetara gaia emanen dutela.
Uztargarriak dira txirrinduentzako bide gorriak eta saltegien ikusgarritasuna. Biak beharrezkoak dira baina bien interesak bermatu behar dira