Donibane Lohizune (Lapurdi)

Donibane Lohizuneko larrialdien hetsiera salatu dute ehunka pertsonek

Irailaren 16an hestekoa da klinika. Poliklinikako zuzendaritzak negoziaketak gelditu izana salatu dute hautetsiek. Prefetarekin bilduko dira eragile desberdinak uztailaren 2an.

Donibane Lohizuneko larrialdien hetsiera salatu dute ehunka pertsonek
Donibane Lohizuneko klinikako langileak elkarretaraturik. EUSKAL IRRATIAK
Erredakzioa
2025/06/30 09:27

Ehunka lagun bildu dira Donibane Lohizuneko poliklinika aitzinean iragan ostiralean, auzapez, hautetsi, erizain edo biztanle. Poliklinikako administrazio kontseiluak, ohar bat egin zuen ARS osagarri agentziari duela hamar egun. «Larrialdietako mediku taldearen azkartzea eta segurtasuna ezin baitu bermatu» urgentzia aktibitate baimena ez zuela arraberrituko, eta ondorioz larrialdiak hetsiko zituela irailaren 16an jakinez jada erregularki hetsiak direla azken hilabeteetan.

Berriak kexua piztu du, Frantziako legebiltzarrean ere, Peio Dufau diputatuak galdera egin baitzakon aste huntan osagarri Ministroari. Ostiraleko hitz hartzeetan, Peio Dufauk jakinarazi du zuzendaritzak dituela negoziaketak gelditu. Jean-Jacques Lasserrek erran du denen artean behar dela egoera konpondu, Frederique Espagnac senatariak etiketa politika ezberdinak botz batez mintzatuko direla segurtatu du. Uztailaren 2an, prefetarekin  bilduko dira eragile desberdinak.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu