Atzo hetsi zituen ateak Durangoko Azokak. 60 urte ospatzen zituen aurten, eta erran daiteke erronka irabazi dutela antolatzaileek.
Publikoak presente erantzun badu eta adin apaltze bat ikusi ahal izan da, gero eta gazte gehiago hurbiltzen da azken urteetan. Horri lotua, aurtengo berrikuntzetako bat, podcasten plaza izan den Berbagailua. Arrakasta izan du, egun guziz 3 podcast grabatu dituzte bertan.
Beñat Gaztelurrutia Gerediaga elkarteko lehendakariak argi utzi du urteurren borobilaren arrakastarekin indarberriturik ateratzen badira, beste 60 urtez aitzina jarraitzeko gogoz direla.