Eguerdiro Hitz Goxo: euskarazko topaketak belaunaldien artean

2025-2026 ikasturtean abiaturik, proiektuak hiru saio bildu zituen bi eskolatan. Lehen esperientzia aberasgarri horiek bultzaturik, Euskal Haziakek abenturarekin segitu nahi du 2026-2027 ikasturtean.

Eguerdiro Hitz Goxo: euskarazko topaketak belaunaldien artean
Euskal Haziak elkartea aitatxi eta amatxi euskaldunen bila ari da, ikasleekin euskarazko uneak partekatzeko. EUSKAL IRRATIAK
Esteban Bastié Aguerre
2026/10/12 07:00

Sartze ona izan dute Ipar Euskal Herriko eskola katolikoetako euskarazko sailek. Lehen mailan ikasle kopurua apaldu da, demografiaren beherakadaren eraginez, baina kolegioetan eta lizeoetan emendatu da. Lehen mailatik kolegiora euskaraz ikasten segitzen duten ikasleak ere gero eta gehiago dira. Sebastien Irazoki Irakaskuntza katolikoko elizbarrutiko zuzendariak azaldu digunez, orain helburua da jarraipen hori indartzea eta murgiltzea garatzen segitzea.

Proiektu Berria: Eguerdiro Hitz Goxo

Bestalde, Euskal Haziak elkartea aitatxi eta amatxi euskaldunen bila ari da, ikasleekin euskarazko uneak partekatzeko, Eguerdiro Hitz Goxo proiektuaren bidez. Haurrek eta adinekoek solasaldiak, jokoak, kantuak eta oroitzapenak partekatzen dituzte, euskararen inguruan belaunaldien arteko loturak sortzeko.

Parte hartzaileak bereziki Hiriburuko Saint-Pierre eta Hendaiako eskoletarako bilatzen dituzte. Interesa dutenek Arantza Eguigurenekin harremanetan jar daitezke, 07 72 55 63 53 zenbakira deituz.

Sebastien Irazokiri eta Arantza Egigureni egindako lkarrizketa osoa entzun Playerrean.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu