(Xiberoa)

Egun bakarrean nehoiz zenbaturiko zikoin kopuru handiena iragan da aurten Irati gainetik

Agorrilaren 19an 1326 zikoin edo amiamoko iragan ziren Organbidexkako behatzaileen gainetik, 46 urtean egun bakarrean ikusi gabeko kopurua. Europa Hego-Mendebalean ezohiko kopurua da, eta urteroko emendatzen da migrazioaren tamaina.

Egun bakarrean nehoiz zenbaturiko zikoin kopuru handiena iragan da aurten Irati gainetik
LPO Xorien Babeserako Erakundeak uztailaren 15etik azaroaren 15era antolatzen ditu xori kondaketak Organbidexkan. EUSKAL IRRATIAK
Ximun Üthürralt
2025/09/02 10:30

Milaka amiamoko edo zikoin iragan dira egun bakarrean Organbidexkatik: lehen aldia zen gertatzen zela, bai hemen eta baita Europa alde honetan ere. Agorrilaren 19an izan zen eta 1.326 pasa ziren.

Hori izan da txorien migrazio kontaketa sasoi hastapenean berritasun nagusia. Uztailaren 15ean hasi zuen LPO Xorien Babeserako Erakundeak aurtengo kanpaina, Organbidexkan 46. urtez, eta beste 2 hegaztik ere beren migrazio handiena egin dute. Miru beltzek, 28.000 pasa direlarik, eta Zapelatx Listorjaleak, 14.000 kontatu dituztelarik.

Irati Kantuko Organbidexkan kontaketak uztailaren 15etik azaroaren 15eala egiten dituzte; zenbatzeaz gain, zenbakiak datu basean sartzen dituzte, ikuspegi orokor baten ukateko. Bestalde jenteak sentsibilizatzen dituzte txorien migrazioaz.

80. hamarkadaz geroz amiamoko kopurua azkarki goratzen da. Lehen 20 baino gutiago iragaten baziren, orai arte 100.000 beno haboro pasa dira aurten. Udazkenera arte, hots azaroaren 15era arte eginen dira kontaketak Iratiko Organbidexkan.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu