Baiona (Lapurdi)

Egun batez, Baionako gakoak haurren eskuetan izan dira

Haurren eguna izan zen atzo Baionako bestetan. Hiriko txoko gehienetan izan ziren etxeko txikienentzako planak, haiek ere bestak gozatzeko moduan.

Egun batez, Baionako gakoak haurren eskuetan izan dira
Joaldun bilakatu ziren Baionako haur andana atzo goizean. EUSKAL IRRATIAK
Ihintza Arrieta
2026/07/17 09:23

Gaiteroekin karrikak iratzarri ondoan, emeki emeki hasi dira haurrak Baionara iristen ostegun honetan, haurren eguna ospatzeko. Milaka ziren eguerdian herriko etxe aitzinean Leon erregea iratzartzeko eta milaka ondotik ere Poterne parkean bazkaltzeko eta joko ezberdinetan parte hartzeko.

Joaldunek animatu dituzte karrikak gaiteroez gain, eta ez nola nahikoek, joaldun gazteak baitziren, Basusarri, Arrangoitze, Ahetze eta Arbonatik jinak. Denak erritmo berean balantzaka, izerditan, handiek bezala larrua baitzuten gerri inguruan haiek ere, kontatu digutenez.

Jacques Portes plazan hasi eta Poterne parkean bukatu dute ibilbidea, Miam Idokik prestatuak zituen piknika goxoekin. Arratsaldean ere bazuten zer egin haurrek, herri kirolak baitzituzten Patxa plazan, eguna ongi betetzeko paradarekin.

Interesgarri izanen zaizu