EHBairen ustez, Euskararen Erakunde Publikoa ziklo bukaerara iritsi da

EHBairen arabera, Euskararen Erakunde Publikoaren finantzaketa handitzea ez da aski eta Frantziako Estatuak hizkuntza politika blokeatzen duela salatu dute, politika berri eta ausarta eskatzeko.

EHBairen ustez, Euskararen Erakunde Publikoa ziklo bukaerara iritsi da
EHBai-k hizkuntza politika berri, ausart eta juridikoki bermatua eskatu du, lurralde mailan erabakitzeko botere handiagoarekin. EUSKAL IRRATIAK
Esteban Bastié Aguerre
2025/12/15 16:33

EHBai-ren arabera, erabakitako 400.000 euroko emendatzea —horietatik 200.000 Euskal Hirigune Elkargoak emanak— ez da aski euskararen biziberritzerako. Gogorarazi dute EEPk berak 2023an egindako azterketak urtean 2,6 milioi euro gehiago behar zirela erakutsi zuela.
Txomin Casteigts EHBai-ko kideak Frantziako Estatuaren eta Pirinio Atlantikoetako prefetaren erantzukizuna seinalatzen ditu hizkuntza politika blokeatzea egotziz, eta, aldiz, Euskal Hirigune Elkargoak arduraz jokatu duela nabarmendu du. Egoera larri honen aitzinean, hizkuntza politika berri, ausart eta juridikoki bermatua eskatu du, lurralde mailan erabakitzeko botere handiagoarekin.

Euskararen aitortza: irtenbidea Europatik?

Ildo horretan, euskararen aitortza ofiziala Europar Batasunean palanka izan liteke. Horren harira, Peio Dufau berriki bildu da Europar Batzordeko presidentea den Ursula von der Leyenekin, eta euskararen ofizialtasunaren beharra berretsi dio Europar Batzordeako presidenteari.

Bestalde, EAJk ere salatu du eragile publikoek euskarari agindutako diru-laguntzak ez direla bete, borondate politiko falta eta Estatuaren politika gaitzetsiz, eta Ipar Euskal Herrirako Euskararen Lurralde Estatutuaren beharra aldarrikatuz.

Publizitatea

Interesgarri izanen zaizu